igandea, uztaila 05, 2020

Proiektua zirriborro fasean

Kaixo!

Proiektu hau zirriborro-fasean dago. Udaran zehar informazio gehiago joango gara argitaratzen eta proiektua bera 2020ko irailean hasiko da.

Ideia da hainbat irratsaio sortzea, podcast formatuan:

  • Hezkuntzaren inguruko hausnarketak
  • Haur literatura eta ahozko sorkuntza (haurrek entzuteko moduko saioak)
  • Euskal musika
  • Formatu librea
Egoera berri eta ziurgabe honen aurrean, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I izeneko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako irakasgaia beste era batera lantzeko pentsatutako proiektua da, aurrez aurre eta online egiten joango garena.

Proiektu honetan nolabait parte hartu nahi izanez gero, idatzi lasai eposta honetara:

ainhoa.ezeiza@gmail.com

Proiektua irekita dago eta euskarazko edukiak partekatzeko aitzakia izatea espero dugu!