asteazkena, iraila 16, 2020

Hitzketa, euskal irratigintza proiektu honetan kolaboratzaile!

 Berri on bat jaso dugu aste honetan: HitzKeta proiektu honetan parte hartzera animatuko da!

Euskal Irratigintza Proiektua, ikusten duzuen bezala, zabalik dago eta nahi duenak har dezake parte, audio batekin zein gehiagorekin. Baldintzak bi dira: euskaraz izatea eta hezitzailea izatea. Hortik abiatuz, mundu zabal bat!

Oraingoz, aurreikusi dugu lau irratsaio egotea:

  • Haurrei zuzendutako irratsaioa (datorren astean izena erabakita egongo da, baita sintonia ere!)
  • Euskal musika eta poesia irratsaioa (hau ere ikuspegi hezitzailetik sortua)
  • Hezkuntzaren inguruko hausnarketak eta debateak
  • Gai librea, beti ikuspegi pedagogikotik edo didaktikotik landua

Animatu eta zuek ere, HitzKetak bezala, parte hartu proiektuan!

Eposta bat bidali, zure asmoaren berri emanez edo zalantzak galdetuz: ainhoa.ezeiza@ehu.eus / ainhoa.ezeiza@gmail.com

Edo kontaktatu Twitter bidez: @ainhoaezeiza

 

ZER DA HitzKeta?

Honela kontatu digute HitzKetako kideek:


Ongi etorri haurrentzako euskal abesti, olerki eta liburu bildumara!

Haur Hezkuntzan graduatutako lau irakasle gazte gara. Irakaskuntzak ez ezik, euskarak eta euskal kulturaren gaineko interesak batzen gaitu. Hori horrela, haurrei begira, euskal kulturak euskarri desberdinetan ematen dituen aukerak bildu eta erabilgarri jarri nahi izan ditugu guraso, irakasle, ikasle zein beste edozein jakinzalerentzat.


Bilatu zuen gustuko abesti, liburu eta olerkiak; erabili eta zabaldu!


Baliagarri suertatuko zaizuelakoan,


HitzKeta.
https://hitzketa.webnode.es/


 

asteartea, iraila 15, 2020

Irratsaioak nola egin? Haur literaturaren inguruko saio baten adibidea

Kaixo denoi! Poliki-poliki erritmoa hartzen hasiko gara proiektu honekin!!!

Astean zehar, saio bakoitzari izenburu bat emango diogu, baina oraingoz, demo moduko saio hau partekatu nahi dut zuekin, haur literaturaren ingurukoa, haur poesiaren gaia jorratzen duena, irratigintza proiektuaren aurkezpenarekin batera.

Hau da irratsaioaren fitxa:

IZENBURUA

Haurrentzako poesia iradokizunak (demo saioa)

IRRATSAIOAREN DESKRIBAPENA

Haur literaturaren inguruko irratsaio hau Euskal Irratigintza Proiektuko zero saioa da eta lagungarria egingo zaigu nola egin dezakegun lan argitzeko.

Hainbat idazlek haurrentzat idatzitako poemak irakurri dira ozenki, John Cage-ren musikaren laguntzaz, proiektuaren inguruko azalpen txiki baten ostean.

Lokutatutako poemak (Vitoria-Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareko 2014ko irakurketa gidatik hartuak):

  • Ilunorduak eta argilaurdenak. Joxantonio Ormazabal. Elkar, 2007
  • Armiarma zuhaitzean. Antton Kazabon. Aizkorri, 2004
  • Tximeletrak. Xabier Olaso. Pamiela, 2012
  • Sekretuak belarrira. Ruben Ruiz. Aizkorri, 2007
  • Jiran-biran. Pello AƱorga. Aizkorri, 1998
  • Nire hiriko poemak. Ana Urkiza. Pamiela, 2006
  • Egun osorako poemak. Juan Kruz Igerabide. Pamiela, 1993
  • Munduko ibaien poemak. Juan Kruz Igerabide. Elkar, 2004
  • Denboraren kanta-kontuak. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria. SM, 1995
  • Hiztegi jolastia. Joxan Ormazabal. Elkar, 2002

Sarrera eta lokuzioak: Ainhoa Ezeiza


KREDITUAK

Sintonia (behin-behinekoa): Kontaidazu dantzan - Jon Gurrutxaga

Erabilitako musika:

John Cage - Music for Duchamp / In a Landscape

Iturria:

Vitoria-Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareko 2014ko irakurketa gida - Haur Poesia (2014)

https://issuu.com/vgbibliotecas-liburutegiak/docs/haurrentzako_poes__a_infantil-2014

Irudiaren iturria: Gasteizko Liburutegi Sarea (esteka bera)


Lizentzia: CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.