astelehena, urria 19, 2020

Irratigintza proiektua ez da berria Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean!

Zenbaitetan hezkuntza proiektuak planteatzen denean, halako obsesioa dago berrikuntzarekin. Dena berria egin behar dugu aldiro! Hezkuntza berrikuntzak "puntuak" ematen dizkigu, argitalpenak, sariak, aitortzak, dirulaguntzak... 

Proiektu honetan, hain zuzen alderantzizkoa aldarrikatu nahi dugu: berreskura ditzagun ideiak, trebeziak, bizipenak, historiak... Berrerabili, bertziklatu eta murriztea ekologikoa omen da, zergatik ez hezkuntza proiektuetan?

Ba, hain zuzen ere, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, duela ez asko martxan egon da irratigintza proiektu bat, Hezkuntzari bideratutako teknologiak irakasgaian, Jon Bustillo (@jonsarean) irakaslea tartean zegoelarik, uneotan Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle-ikertzaile ikateroa. 


Beraiek nahasketa-mahaia eta mikroa erabili zuten. Guk, distantzian lan egin behar dugunez, sakelako telefonoa erabiltzen dugu grabatzeko eta nork bere ordenagailuko Audacity programa, baina funtsean antzerakoa da ideia: komunikazioa lantzea, hezkuntzari lotutako ekoizpen digitalak sortzea eta gustuko gauzak elkarrekin egitea.

Hemen duzue orduko proiektuaz blogean idatzi zutena:

https://tekberriak.wordpress.com/2016/12/22/irratigintza-eskolan/

Izan ere, irratigintza oso zabalduta egon da aspaldidanik hezkuntza erakundeetan, eta pandemiako etxealdiek bere garrantzia gogorarazi digute. Jarrai dezagun irratia sortzen eta bizitzen!!!


Irratigintza proiektua martxan! Gonbidatuta zaude zeure audioak ere bidaltzera!!!

Euskal irratigintza proiektua zabalik dago, nahi duenak parte har dezan. Gure lehenengo audioak prestatzen ari gara eta laster argitaratzen hastea espero dugu, aste honetan bertan beharbada!!! Emango dugu hementxe honen berri.

Bitartean, gonbite hau uzten dizuegu, Dulantziko Mitxoleta Libertarioen irratsaioan argitaratua, proiektu honen nolakotasunaren inguruan eta parte hartzera animatzeko.

Proiektu hau, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko lehen mailako ikasleekin gauzatzen hasi da baina zabalik dago, nahi duenak parte har dezan. Baldintza bakarra: euskaraz izatea, bai ahotsa eta bai musika!


KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta - Eneritz Furyak

Ametsetan - ETS

Hazia - Ningra

Odolkiak Ordainetan - Askatasun ipuinak


CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.