larunbata, urria 31, 2020

Akelarre, sorginen etxea! Euskal musika, balorez betea!

Akelarre, sorginen etxea izeneko irratsaio hau euskal kulturaren alor desberdinak jorratzen dituen irratsaio bat da. 8 eta 12 urte arteko haur-gaztetxoei zuzenduta dagoen saio honen asmoa da haur-gazteak euskal kulturan murgil daitezen.


Lau atal ditu saio honek:

  • Lehiaketa: familia osoak edota eskolako ikaskide guztiek parte har dezakeen musika-lehiaketa.
  • Kondaira: Zugarramurdiko sorginen euskal elezaharraren kontakizuna.
  • Etxeko-txoko: etxean denborapasan aritzeko hainbat proposamen.
  • TOP 6: gure abesti hezitzaile gustokoenen proposamen zerrenda.


AUTORETZA

Moderatzaileak:​ Garazi Gil, Miriam Bueno eta Jone Urruela.

Lehiaketa:​ Lidia Alonso eta Miriam Bueno.

Kondaira:​ Garazi Gil eta Erlantz Fdez. de Olano (Sorgina: Lorea Cortabarria)

Etxeko txoko:​ Jone Urruela eta Miren Saez de Adana.

TOP 6: Garazi Gil, Miriam Bueno, Jone Urruela, Erlantz Fdez. de Olano eta Miren Saez de Adana.


KREDITUAK

Sintonia: ​ Ametsetan (ETS).

Erabilitako musika:

  • Aldapan gora (Huntza).
  • Negua joan da ta (Zea mays).
  • Zeinen ederra izango den (Zetak).
  • Guregatik (Hesian).
  • Paris (Izaro).
  • Baloreak (Baloreak).
  • Denok zu (Go!azen).
  • Aske maitte (Gatibu ft. Izaro).
  • Erre zenituzten (Xabi Solano).
  • Sentipenak askatu (Yogurinha Borova).
  • Eraso sexistarik ez (Yogurinha Borova).
  • Baga Biga Higa (​Mikel Laboa eta OrfeĆ³n Donostiarra).
  • Eskutitza (Hemendik At).
  • Lasai, lasai (Huntza).
  • Arratsalde honetan (Sorotan Bele).
  • Dantza (cueva) (Pascal Gaigne).
  • Hainbeste (Izaro).

Web guneak

Etxeko txoko: ​http://www.jolasak.eu/ eta https://www.eitb.eus/

Kondaira: ​https://euskalmitologia.com/

Irudia: https://www.bannersnack.com/

Erabilitako programa: https://www.audacityteam.org/


CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera. Euskal irratigintza proiektu honen barruan dago (EHU, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila).

asteazkena, urria 28, 2020

Andoniren abenturak, ipuinak gustuko dituzuenontzat!

Dagoeneko argitaratu dugu lehen irratsaioa HITZ ETA PITZ haur eta gaztetxoentzako irratigintza proiektuan! Ze ilusioa! Espero dugu guri bezainbeste gustatzea saio hau!

Euskal Irratigintza Proiektuaren lehen irratsaio hau klaseko lan gisa egin du Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko lehen mailako ikasle talde batek, eta argitaratzera animatu da, zuekin partekatu nahi dutelako. 

Irratsaio "amateurra" da, ez gara irrati-profesionalak eta ikasten ari gara. Horregatik, errore txikitxoak antzemango dituzue saio guztietan. Baina bihotzez daude eginak eta guri baliagarri egiten ari zaizkigu pandemiak eraikitako hesietan zirrikituak zabaltzeko, ea zuek ere goxotasunez jasotzen duzuen!

Haurrei bideratutako lehen saio honetan, Andoni izeneko mutil bat da gure protagonista eta euskal mitologiari buruz arituko gara Gorka gure aurkezlearekin eta zenbait gonbidatu berezirekin.

Are gehiago, kontakizun harrigarri bat izango da jarduera nagusia, musikarekin eta elkarrizketa batzuekin konbinatuz.

SAIOAREN EGILEAK: Oier, Gorka Basaguren eta Lorena Blanco


KREDITUAK

Sintonia: ETS - “Ametsetan”

Erabilitako musika:

  • Huntza - “Buruz behera”
  • Txirri, Mirri eta Txiribiton - “Olentzero”
  • Skakeitan - “Mundu berri baten mapa”

Iturriak: Informazio guztia asmatua


CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik; hezkuntza helburua duen erabilera.