astelehena, urria 19, 2020

Irratigintza proiektua ez da berria Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean!

Zenbaitetan hezkuntza proiektuak planteatzen denean, halako obsesioa dago berrikuntzarekin. Dena berria egin behar dugu aldiro! Hezkuntza berrikuntzak "puntuak" ematen dizkigu, argitalpenak, sariak, aitortzak, dirulaguntzak... 

Proiektu honetan, hain zuzen alderantzizkoa aldarrikatu nahi dugu: berreskura ditzagun ideiak, trebeziak, bizipenak, historiak... Berrerabili, bertziklatu eta murriztea ekologikoa omen da, zergatik ez hezkuntza proiektuetan?

Ba, hain zuzen ere, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, duela ez asko martxan egon da irratigintza proiektu bat, Hezkuntzari bideratutako teknologiak irakasgaian, Jon Bustillo (@jonsarean) irakaslea tartean zegoelarik, uneotan Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle-ikertzaile ikateroa. 


Beraiek nahasketa-mahaia eta mikroa erabili zuten. Guk, distantzian lan egin behar dugunez, sakelako telefonoa erabiltzen dugu grabatzeko eta nork bere ordenagailuko Audacity programa, baina funtsean antzerakoa da ideia: komunikazioa lantzea, hezkuntzari lotutako ekoizpen digitalak sortzea eta gustuko gauzak elkarrekin egitea.

Hemen duzue orduko proiektuaz blogean idatzi zutena:

https://tekberriak.wordpress.com/2016/12/22/irratigintza-eskolan/

Izan ere, irratigintza oso zabalduta egon da aspaldidanik hezkuntza erakundeetan, eta pandemiako etxealdiek bere garrantzia gogorarazi digute. Jarrai dezagun irratia sortzen eta bizitzen!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina