asteazkena, urria 28, 2020

Andoniren abenturak, ipuinak gustuko dituzuenontzat!

Dagoeneko argitaratu dugu lehen irratsaioa HITZ ETA PITZ haur eta gaztetxoentzako irratigintza proiektuan! Ze ilusioa! Espero dugu guri bezainbeste gustatzea saio hau!

Euskal Irratigintza Proiektuaren lehen irratsaio hau klaseko lan gisa egin du Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko lehen mailako ikasle talde batek, eta argitaratzera animatu da, zuekin partekatu nahi dutelako. 

Irratsaio "amateurra" da, ez gara irrati-profesionalak eta ikasten ari gara. Horregatik, errore txikitxoak antzemango dituzue saio guztietan. Baina bihotzez daude eginak eta guri baliagarri egiten ari zaizkigu pandemiak eraikitako hesietan zirrikituak zabaltzeko, ea zuek ere goxotasunez jasotzen duzuen!

Haurrei bideratutako lehen saio honetan, Andoni izeneko mutil bat da gure protagonista eta euskal mitologiari buruz arituko gara Gorka gure aurkezlearekin eta zenbait gonbidatu berezirekin.

Are gehiago, kontakizun harrigarri bat izango da jarduera nagusia, musikarekin eta elkarrizketa batzuekin konbinatuz.

SAIOAREN EGILEAK: Oier, Gorka Basaguren eta Lorena Blanco


KREDITUAK

Sintonia: ETS - “Ametsetan”

Erabilitako musika:

  • Huntza - “Buruz behera”
  • Txirri, Mirri eta Txiribiton - “Olentzero”
  • Skakeitan - “Mundu berri baten mapa”

Iturriak: Informazio guztia asmatua


CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik; hezkuntza helburua duen erabilera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina