asteartea, azaroa 24, 2020

Lehen irratsaioa NOTA GALDUAK euskal musika eta poesiari buruzko programan: Egitarau kulturala

Hau Euskal Irratigintza Proiektuaren irratsaioa da, klaseko lan gisa egindakoa. Irratsaio "amateurra" da, baina uste dugu asko gustatuko zaizuela.

Programak helburu kulturala du, arteaz eta bere onurez hitz egingo dugu, bere garrantziaz. Hainbat euskal autore eta talderen olerki eta abestien bidez landuko dugu, eta haien historia ezagutuko dugu.


KREDITUAK

Esatariak:

Ruth, Sarah Martinez, Lucia Pinedo eta Aroa Jiménez Ruiz


Erabilitako musika:

Sintonia: ​ Errepidean - ZETAK

Esne beltza- Gogoak eta Euskaraz bizi nahi dut​

Vendetta- Begitara begira​ eta Udarako gau luzeak

Glaukoma- Haizea eta Gure kaiola

ETS- Ametsetan eta Aukera berriak

Olerkien atzean erabilitako musika:​ ​ https://www.youtube.com/watch


Iturriak:

Xabier de Lizardi​

https://es.wikipedia.org/wiki/Xabier_de_Lizardi

http://lizardi.gipuzkoakultura.net/Lizardi_biografia.php

http://basquepoetry.eus/?i=poemak&b=751


Bernardo Atxaga

https://eu.wikipedia.org/wiki/Bernardo_Atxaga

https://www.atxaga.eus/eu/testuak-textos/adan


Bilintx

http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/bizkarrondo-urena-indalezio/ar-14544/

https://bdb.bertsozale.eus/es/web/haitzondo/view/546-indalezio-bizkarrondo-bilintx

https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/B/Bilintx020.htm


Lauaxeta 

http://lauaxeta.gipuzkoakultura.net/​

https://eu.wikipedia.org/wiki/Lauaxeta​

https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LauaxetaSolteak020.htm


Esne Beltza​ https://esnebeltza.eus/es/biografia/

Vendetta https://es.wikipedia.org/wiki/Vendetta_(grupo_ska)

Glaukoma​ https://es.wikipedia.org/wiki/Glaukoma eta https://es-es.facebook.com/pg/Glaukomaband/about/


ETS https://entolsarmiento.com/ eta https://es.wikipedia.org/wiki/En_Tol_Sarmiento


Irudiaren iturria:

https://labur.eus/rNkHQ


Lizentzia:

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika eta irudia izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera. Euskal irratigintza proiektu honen barruan dago (EHU, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila).

asteazkena, azaroa 18, 2020

HitzKeta webgunea, ipuin bat, olerki bat... eta asmakizun bat!

Hau da Euskal Irratigintza Proiektuaren laugarren irratsaioa HitzKeta taldearen kolaborazio bat da eta bertan, beren webgunean zer aurki dezakegun azaltzeaz gain, ipuin bat, olerki bat eta asmakizun bat partekatu digute, musika atseginaz lagundua.

Euskal irratigintza proiektu honen barruan dago, eta irratsaioa "amateurra" bada ere, uste dugu gustuko izango duzuela: https://euskalirratigintza.blogspot.com/




KREDITUAK

Esatariak: HitzKeta taldeko Aritz Mujika Lasa, Naroa Mendizabal Sandonis, Maddi Murgiondo Moyua, eta Miren Puertas Abaunz. Hemen duzue euren webgune baliagarria: https://www.hitzketa.eus/

Sintonia: En Tol Sarmiento - Ametsetan

Bloke arteko musika:

  • Ixil ixilik - Takolo, Pirritx eta Porrotx
  • Marmoka dantza - Pirritx, Porrotx eta Marimotots
  • Marijane kanta zan - Oskorri
  • Besarkada - Uxue Alberdi
  • Iritsi da eguna - Pirritx, Porrotx eta Marimotots


CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika, ipuina eta olerkia izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera. Euskal irratigintza proiektu honen barruan dago

igandea, azaroa 15, 2020

Haurrentzako denborapasak!

Hau da Euskal Irratigintza Proiektuaren hirugarren irratsaioa, klaseko lan gisa egindakoa. Irratsaio "amateurra" da, baina uste dugu asko gustatuko zaizuela.

Apa gazteak! HITZ ETA PITZ programaren hirugarren irratsaio honetan, hainbat asmakizun eta errezeta bat kontatzeaz gain, ipuin kontaketa bat egingo dugu, zehazki “Makilakixki” ipuinaren kontaketa.

Arreta jar ezazue, oso ipuin interesgarria da eta! Espero dugu zuen gustukoa izatea eta asko disfrutatzea. Beraz, adi egon eta ireki itzazue ondo belarriak!



KREDITUAK

Esatariak:
Adriana Santaren, Oihana Gallo, Jon Martin, Julene eta beste irratsaiokide bat
 

Sintonia:

En Tol Sarmiento - Ametsetan

Efektuak:

Txanponen soinua: ​ https://www.youtube.com/watch?v=qeOVA5DrSxY
Astoaren soinua: ​ https://www.youtube.com/watch?v=FwM0QVdM11w
Zurrunga- soinua: ​ https://www.youtube.com/watch?v=_YEK6NaFDII
Korrika- soinua: ​ https://www.youtube.com/watch?v=_71mXboS0_o
Kolpeen soinua: ​ https://www.youtube.com/watch?v=Uefhy7OdSeE
Puzker soinua: ​ https://youtu.be/BqH438peN0E
 

Musika:

Asmakizunetako musika: https://youtu.be/m3yIzlHdZYo
Errezetaren musika: ​https://youtu.be/EZaGC6sikq0

Iturriak:

Ipuinaren kontakizuna:

https://www.youtube.com/watch?v=5NMqYJS6Q6c
http://www.gitb.eus/azken-berriak/13200-1-2-3-hemen-da-miru-2020-20

Asmakizunak: https://es.slideshare.net/gabitxu/asmakizunak-30483783

Txisteak: https://sites.google.com/site/izarliburutegia/txisteak

Irudiaren iturria:
https://i1.wp.com/www.julianmarquina.es/wp-content/uploads/Te-enorgulleces-de-no-ver-la-TV...-Te-est%C3%A1s-perdiendo-estos-programas-literarios.jpg?fit=1000%2C667&ssl=1

Lizentzia:

CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika, soinuak eta kontakizuna izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera. Euskal irratigintza proiektu honen barruan dago (EHU, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila).

larunbata, urria 31, 2020

Akelarre, sorginen etxea! Euskal musika, balorez betea!

Akelarre, sorginen etxea izeneko irratsaio hau euskal kulturaren alor desberdinak jorratzen dituen irratsaio bat da. 8 eta 12 urte arteko haur-gaztetxoei zuzenduta dagoen saio honen asmoa da haur-gazteak euskal kulturan murgil daitezen.


Lau atal ditu saio honek:

  • Lehiaketa: familia osoak edota eskolako ikaskide guztiek parte har dezakeen musika-lehiaketa.
  • Kondaira: Zugarramurdiko sorginen euskal elezaharraren kontakizuna.
  • Etxeko-txoko: etxean denborapasan aritzeko hainbat proposamen.
  • TOP 6: gure abesti hezitzaile gustokoenen proposamen zerrenda.


AUTORETZA

Moderatzaileak:​ Garazi Gil, Miriam Bueno eta Jone Urruela.

Lehiaketa:​ Lidia Alonso eta Miriam Bueno.

Kondaira:​ Garazi Gil eta Erlantz Fdez. de Olano (Sorgina: Lorea Cortabarria)

Etxeko txoko:​ Jone Urruela eta Miren Saez de Adana.

TOP 6: Garazi Gil, Miriam Bueno, Jone Urruela, Erlantz Fdez. de Olano eta Miren Saez de Adana.


KREDITUAK

Sintonia: ​ Ametsetan (ETS).

Erabilitako musika:

  • Aldapan gora (Huntza).
  • Negua joan da ta (Zea mays).
  • Zeinen ederra izango den (Zetak).
  • Guregatik (Hesian).
  • Paris (Izaro).
  • Baloreak (Baloreak).
  • Denok zu (Go!azen).
  • Aske maitte (Gatibu ft. Izaro).
  • Erre zenituzten (Xabi Solano).
  • Sentipenak askatu (Yogurinha Borova).
  • Eraso sexistarik ez (Yogurinha Borova).
  • Baga Biga Higa (​Mikel Laboa eta Orfeón Donostiarra).
  • Eskutitza (Hemendik At).
  • Lasai, lasai (Huntza).
  • Arratsalde honetan (Sorotan Bele).
  • Dantza (cueva) (Pascal Gaigne).
  • Hainbeste (Izaro).

Web guneak

Etxeko txoko: ​http://www.jolasak.eu/ eta https://www.eitb.eus/

Kondaira: ​https://euskalmitologia.com/

Irudia: https://www.bannersnack.com/

Erabilitako programa: https://www.audacityteam.org/


CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera. Euskal irratigintza proiektu honen barruan dago (EHU, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila).

asteazkena, urria 28, 2020

Andoniren abenturak, ipuinak gustuko dituzuenontzat!

Dagoeneko argitaratu dugu lehen irratsaioa HITZ ETA PITZ haur eta gaztetxoentzako irratigintza proiektuan! Ze ilusioa! Espero dugu guri bezainbeste gustatzea saio hau!

Euskal Irratigintza Proiektuaren lehen irratsaio hau klaseko lan gisa egin du Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko lehen mailako ikasle talde batek, eta argitaratzera animatu da, zuekin partekatu nahi dutelako. 

Irratsaio "amateurra" da, ez gara irrati-profesionalak eta ikasten ari gara. Horregatik, errore txikitxoak antzemango dituzue saio guztietan. Baina bihotzez daude eginak eta guri baliagarri egiten ari zaizkigu pandemiak eraikitako hesietan zirrikituak zabaltzeko, ea zuek ere goxotasunez jasotzen duzuen!

Haurrei bideratutako lehen saio honetan, Andoni izeneko mutil bat da gure protagonista eta euskal mitologiari buruz arituko gara Gorka gure aurkezlearekin eta zenbait gonbidatu berezirekin.

Are gehiago, kontakizun harrigarri bat izango da jarduera nagusia, musikarekin eta elkarrizketa batzuekin konbinatuz.

SAIOAREN EGILEAK: Oier, Gorka Basaguren eta Lorena Blanco


KREDITUAK

Sintonia: ETS - “Ametsetan”

Erabilitako musika:

  • Huntza - “Buruz behera”
  • Txirri, Mirri eta Txiribiton - “Olentzero”
  • Skakeitan - “Mundu berri baten mapa”

Iturriak: Informazio guztia asmatua


CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik; hezkuntza helburua duen erabilera.

astelehena, urria 19, 2020

Irratigintza proiektua ez da berria Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean!

Zenbaitetan hezkuntza proiektuak planteatzen denean, halako obsesioa dago berrikuntzarekin. Dena berria egin behar dugu aldiro! Hezkuntza berrikuntzak "puntuak" ematen dizkigu, argitalpenak, sariak, aitortzak, dirulaguntzak... 

Proiektu honetan, hain zuzen alderantzizkoa aldarrikatu nahi dugu: berreskura ditzagun ideiak, trebeziak, bizipenak, historiak... Berrerabili, bertziklatu eta murriztea ekologikoa omen da, zergatik ez hezkuntza proiektuetan?

Ba, hain zuzen ere, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, duela ez asko martxan egon da irratigintza proiektu bat, Hezkuntzari bideratutako teknologiak irakasgaian, Jon Bustillo (@jonsarean) irakaslea tartean zegoelarik, uneotan Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle-ikertzaile ikateroa. 


Beraiek nahasketa-mahaia eta mikroa erabili zuten. Guk, distantzian lan egin behar dugunez, sakelako telefonoa erabiltzen dugu grabatzeko eta nork bere ordenagailuko Audacity programa, baina funtsean antzerakoa da ideia: komunikazioa lantzea, hezkuntzari lotutako ekoizpen digitalak sortzea eta gustuko gauzak elkarrekin egitea.

Hemen duzue orduko proiektuaz blogean idatzi zutena:

https://tekberriak.wordpress.com/2016/12/22/irratigintza-eskolan/

Izan ere, irratigintza oso zabalduta egon da aspaldidanik hezkuntza erakundeetan, eta pandemiako etxealdiek bere garrantzia gogorarazi digute. Jarrai dezagun irratia sortzen eta bizitzen!!!


Irratigintza proiektua martxan! Gonbidatuta zaude zeure audioak ere bidaltzera!!!

Euskal irratigintza proiektua zabalik dago, nahi duenak parte har dezan. Gure lehenengo audioak prestatzen ari gara eta laster argitaratzen hastea espero dugu, aste honetan bertan beharbada!!! Emango dugu hementxe honen berri.

Bitartean, gonbite hau uzten dizuegu, Dulantziko Mitxoleta Libertarioen irratsaioan argitaratua, proiektu honen nolakotasunaren inguruan eta parte hartzera animatzeko.

Proiektu hau, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko lehen mailako ikasleekin gauzatzen hasi da baina zabalik dago, nahi duenak parte har dezan. Baldintza bakarra: euskaraz izatea, bai ahotsa eta bai musika!


KREDITUAK

Sintonia: Mitxoleta - Eneritz Furyak

Ametsetan - ETS

Hazia - Ningra

Odolkiak Ordainetan - Askatasun ipuinak


CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.