Kaixo denoi! Poliki-poliki erritmoa hartzen hasiko gara proiektu honekin!!!
Astean zehar, saio bakoitzari izenburu bat emango diogu, baina oraingoz, demo moduko saio hau partekatu nahi dut zuekin, haur literaturaren ingurukoa, haur poesiaren gaia jorratzen duena, irratigintza proiektuaren aurkezpenarekin batera.
Hau da irratsaioaren fitxa:
IZENBURUA
Haurrentzako poesia iradokizunak (demo saioa)
IRRATSAIOAREN DESKRIBAPENA
Haur literaturaren inguruko irratsaio hau Euskal Irratigintza Proiektuko zero saioa da eta lagungarria egingo zaigu nola egin dezakegun lan argitzeko.
Hainbat idazlek haurrentzat idatzitako poemak irakurri dira ozenki, John Cage-ren musikaren laguntzaz, proiektuaren inguruko azalpen txiki baten ostean.
Lokutatutako poemak (Vitoria-Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareko 2014ko irakurketa gidatik hartuak):
- Ilunorduak eta argilaurdenak. Joxantonio Ormazabal. Elkar, 2007
- Armiarma zuhaitzean. Antton Kazabon. Aizkorri, 2004
- Tximeletrak. Xabier Olaso. Pamiela, 2012
- Sekretuak belarrira. Ruben Ruiz. Aizkorri, 2007
- Jiran-biran. Pello AƱorga. Aizkorri, 1998
- Nire hiriko poemak. Ana Urkiza. Pamiela, 2006
- Egun osorako poemak. Juan Kruz Igerabide. Pamiela, 1993
- Munduko ibaien poemak. Juan Kruz Igerabide. Elkar, 2004
- Denboraren kanta-kontuak. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria. SM, 1995
- Hiztegi jolastia. Joxan Ormazabal. Elkar, 2002
Sarrera eta lokuzioak: Ainhoa Ezeiza
KREDITUAK
Sintonia (behin-behinekoa): Kontaidazu dantzan - Jon Gurrutxaga
Erabilitako musika:
John Cage - Music for Duchamp / In a Landscape
Iturria:
Vitoria-Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareko 2014ko irakurketa gida - Haur Poesia (2014)
https://issuu.com/vgbibliotecas-liburutegiak/docs/haurrentzako_poes__a_infantil-2014
Irudiaren iturria: Gasteizko Liburutegi Sarea (esteka bera)
Lizentzia: CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina