asteazkena, iraila 16, 2020

Hitzketa, euskal irratigintza proiektu honetan kolaboratzaile!

 Berri on bat jaso dugu aste honetan: HitzKeta proiektu honetan parte hartzera animatuko da!

Euskal Irratigintza Proiektua, ikusten duzuen bezala, zabalik dago eta nahi duenak har dezake parte, audio batekin zein gehiagorekin. Baldintzak bi dira: euskaraz izatea eta hezitzailea izatea. Hortik abiatuz, mundu zabal bat!

Oraingoz, aurreikusi dugu lau irratsaio egotea:

  • Haurrei zuzendutako irratsaioa (datorren astean izena erabakita egongo da, baita sintonia ere!)
  • Euskal musika eta poesia irratsaioa (hau ere ikuspegi hezitzailetik sortua)
  • Hezkuntzaren inguruko hausnarketak eta debateak
  • Gai librea, beti ikuspegi pedagogikotik edo didaktikotik landua

Animatu eta zuek ere, HitzKetak bezala, parte hartu proiektuan!

Eposta bat bidali, zure asmoaren berri emanez edo zalantzak galdetuz: ainhoa.ezeiza@ehu.eus / ainhoa.ezeiza@gmail.com

Edo kontaktatu Twitter bidez: @ainhoaezeiza

 

ZER DA HitzKeta?

Honela kontatu digute HitzKetako kideek:


Ongi etorri haurrentzako euskal abesti, olerki eta liburu bildumara!

Haur Hezkuntzan graduatutako lau irakasle gazte gara. Irakaskuntzak ez ezik, euskarak eta euskal kulturaren gaineko interesak batzen gaitu. Hori horrela, haurrei begira, euskal kulturak euskarri desberdinetan ematen dituen aukerak bildu eta erabilgarri jarri nahi izan ditugu guraso, irakasle, ikasle zein beste edozein jakinzalerentzat.


Bilatu zuen gustuko abesti, liburu eta olerkiak; erabili eta zabaldu!


Baliagarri suertatuko zaizuelakoan,


HitzKeta.
https://hitzketa.webnode.es/


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina